E z genuen Sant Antoni ezagutzen bertara bizitzera etorri ginenera arte. Hain dugu gustuko orain ze, zuekin banatu nahi dugula. Hau dela eta, MARAKASA sortu dugu, 300 urteko historia duen etxe baten; itsasotik eta menditik gertu egun batzuk pasatzeko leku paregabea, banakako nahiz partekatzeko guneekin, Sant Antoni, Empordà eta Costa Bravak eskaintzen dituen aukera ugari eskura dituzularik. Gainera, C-31 ireki dutenetik, AP-7 irteeratik, Bartzelonatik ordu eta laurden baten heldu zaitezke, eta Gironatik Llagosterako bidea hartuta, hogei bat minutu dira.
MARAKASAn xarmaz beteriko ostatua eskaintzen dizuegu. Lau logela ditugu eskuragarri, guztiak komunarekin: hiru bikoitzak birentzako ohearekin eta suite bat lau lagunentzako tokiarekin. Horrez gain, ohe tolesgarria ere prest daukagu norbait gehiago batzen bada. Wifi dugu etxe osoan eta maskotak onartzen ditugu.
9-etatik 11-etara zerbitzatzen den gosari katalan eder batek, eguna hasten laguntzen du. Sukalde txiki bat eta hozkailua, partekaturik erabiltzeko eskubidea duzu eta arropa ere garbitu ahal dizugu nahi izanez gero.
Espero dugu zu hemendik ikustea eta Sant Antoni de Calonge eta inguruekiko dugun grinaz zuk ere bat egitea.