S ant Antoni de Calonge, arrantzale etxe batzuk jatorri zituela hazi zen herri bat da. Marakasa itxasoaren bigarren lerroan kokatuta dago, ur garden eta bederatzi kilometro luzeko hondartza duen Sant Antoni eta Palamoseko badia ederretik minutu gutxi batzuetara. Itsasoari paralelo, Sant Antoniko pasealeku liluragarria dago, ezker aldetik Palamoseko pasealekuarekin lotzen delarik; hau jarraituz, herrialdeko arrantza portu garrantzitsuenetariko batera eramango zaitu zuzenean. Bertan, arrain enkantea bisita dezakezu, Costa Bravako marinel giro jatorraz gozatuz. Pasealekuaren eskuinaldetik, Torre Valentina eta kostalde honetan hain tipikoak diren ezkutuko kaletara heldu zaitezke.
Marakasaren atzekaldean, Calongeko lautada eta ertaroko aldea geratzen da, oinez edo ta bizikletaz paseatzeko toki aproposekin. Les Gavarreseko parke natural paregabea ere hurretik hurrera dago, haritzez, artelatzez eta pinuz jositako apropos galtzeko moduko mendigune bikaina. Badira baita ere ibilbide seinalizatuak oinez edo kotxez egiteko. Esate baterako Fitor bezalako ermita romanikoraino eramango zaituztenak, ustekabean zuhaitz artetik irtenda zelai baten erdian berarekin topo eginaz.
Beste hainbat toki daude gertu bisitatu ahal dituzunak, baita parte hartzeko ekintza aukera anitz ere. Guzti horretarako, lotura batzuk nahi dizkizugu utzi eskuragarri:
{eraikitzen}
Gainera, festan edo shopping egitera irten nahi baduzue, Playa de Arora 4 km besterik ez daude, taxi eta autobus zerbitzuekin, baita gaueko autobus zerbitzuarekin ere udan.