Etxea

M ARAKASA XVII garren mendeko etxe polit bat da, harrizko horma sendoak eta ganga katalan bat dituelarik. Duela urte batzuk arte itsasoaren parean zegoen, geroztik apartamentuak eraiki zituzten aurrean. Gaur egun, Sant Antoni de Calongeko  zentruan dago kokatuta, elizaren plazaren magalean. Hegoaldetik, Sant Antoni kalera bideratuta dago, herriko kale nagusira. Iparraldetik, antzina gurdiak sartzen ziren Artur Mundet kaleko pasarte pribatura, 85 zenbakiaren parean. Hau izango da, hain zuzen, zure sarbidea, patiora zuzenean.

Patioan mahai handi bat daukagu udako goizetan gozaria hartu ahal izateko, gune itzaltsu, fresku eta berde batekin gozatuz, eguna indarrarekin hasteko. Patiotik zuzenean sartzen da Tierra logelara eta baita goiko pisuko terraza baten inguruan dauden Bosque, Mar eta Fuego logeletara ere. Terraza hau partekatzeko gune bat da, bertan dauden mahaietan zerbait jan edo edan, solasean egon edo eta gauean freskatzen lasai egoteko. Aterpean dagoen beste txoko bat ere badago euria egiten duen egun gutxi horietarako, maizter orok erabili ahal dezaken sukaldetxo batekin.

Etxe honek hainbat belaunaldiko historia du. Jatorriz Can Toledo izenpean ezagutzen zen, nahiz eta inork jakin ez arren zergatia. Beraien abere eta eremuak zaindu eta segur aski arrantzan ere egiten zuten jabeak bizi ziren jauretxe bat zen. 50 eta 60. hamarkadako boom turistikoaren ondorioz, apartamento pila eraikitzen hasi ziren. Herriak Itxaso pareko lehen lerroa irabazi zuen eta gaur egun Marakasa den etxea , ekaitzetatik babestuta geratu zen.

Ús de Cookies

Aquest web ulilitza cookies pròpies i de tercers per oferir-te una millor experiència i servei. Al navegar o utilitzar els nostres serveis, acceptes l'us que fem de les cookies. Pots canviar la teva configuració de cookies en qualsevol moment. Política de cookies, Clicka a l'enllaç per a més informació. ACEPTAR

Aviso de cookies